ITSAS ENARA Ornitologi Elkartea
Zer da eta nola funtzionatzen du Castellano
LANEAN ARI GARA !!!
Kolaboratzailentzako argibideak
Atal hau hainbat kolaboratzailek (bazkideak ala ez) bidaltzen dizkigun ekarpenekin edo beste iturritatik lortutako informazioarekin (beti egilea eta iturria aipatzen dira) osatzen da.
Osatzeko behar ditugun datuak hurrengo hauexek dira:
- Hegazti bakan edo urrien aipuak (Gipuzkoako Hegaztien Zerrendan E = urria edo ME = oso urria bezala adierazitakoak eta "ustekabeko" guztiak).
- Espezie zehatz batzuen ezohiko kontzentrazioen aipuak.
- Migrazio, negupasa edo ugalketari buruzko datu fenologikoak: lehenengo eta azken aipuak, migrazioaren edo araldiaren ( txioak, eztei-hegaldiak...) une gorenak.
- Ezohiko datu fenologikoak (oso goiztiarrak, oso berantiarrak edo ohiko alditik kanpokoak).
- Ezohiko banaketa-datuak, hau da, ohiko habitat edo banaketa eremutik kanpoko aipuak.
- Migrazio-paseetako edo hezegunetako zenbaketak.
Bidaltzen diren datuak, gutxienez hurrengo informazioa izan behar dute:
- Espeziea.
- Data.
- Kokapena (herria eta alderdia).
- Ale kopurua.
- Behatzaile(ak).
Hala ere, beste edozein informazio gehigarria lagungarria izango da (sexua, adina, lumajea, portaera, eta abar).
Lehenagoko datuen zerrenda
LANEAN ARI GARA !!!
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocoraxgraculus)
Egilea: Josemi Devesa
