Aurkezpena   Castellano


Itsas Enara Ornitologi Elkartea hegaztien behaketa atsegin zuten pertsonen talde batek 1992. urtean sortu zuen Gipuzkoa eta bere inguruetako hegaztien ikerketa eta kontserbazioa bultzatzeko asmoz.


Itsas Enarak antolatzen eta burutzen dituen jardueren artean, hurrengo hauexek daude:

Hegaztien ikerketa eta jarraipenak, hala nola...

  • Gipuzkoako uretako hegazti negutiarren zenbaketa.
  • Gipuzkoako uretako hegazti habigileen zenbaketa.
  • Gipuzkoako Txirri txikiaren bikote habigileen zenbaketak.
  • Gipzukoako Ubarroi mottodunaren bikote habigileen zenbaketa.
  • Gipuzkoako Miru beltzaren bikote habigileen jarraipena.
  • Itsas Hegaztien Ezteiondoko Migrazioaren jarraipenak Higer lurmuturrean.

Dibulgaziorako jarduerak, hala nola...

  • Hegaztien Egunaren ospakizuna.
  • Material dibulgatiboen argitaratzea.
  • Gipuzkoako Urtekari Ornitologikoaren argitaratzea.
  • Ornitologi ikuspegitik garrantzitsuak diren lekuak ezagutzeko irteerak.
  • Hitzaldiak, diapositiben proiekzioak...

Babespenerako kanpainetan parte hartu

  • Txingudi, Zumaia, Jaizkibel, kontrapasa...


GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO...




ITSAS ENARAKO KIDE IZAN NAHI BADUZU:


Urteko kuota 20 eurokoa da. Diru hori Kutxako hurrengo kontu korrontean sartu behar duzu: 2101 0048 21 0123630394

Horrez gain, hurrengo datuak bidali behar dizkiozu idazkariari:

  • Izena eta abizenak
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa
  • NAN

Epe laburrean gure erantzuna jasoko duzu eta bertan Itsas Enarako kidea zarela konfirmatzeaz gain, zure kide zenbakia eta web orri honetan kideek soilik erabil dezaketen esparruan sartu ahal izateko kodea jasoko dituzu. Era berean, Itsas Enarako barne foroan parte hartu ahal izateko mezu bat bidaliko dizugu eta horrela, azken unekoak eta jarduera eta deialdien berri izango dituzu.


Gaur egun Itsas Enara Ornitologi Elkarteko Zuzendaritza Batzordea hurrengo pertsonek osatzen dute:

  • Lehendakaria: Rafa Saiz Elizondo
  • Lehendakari ordea: Hector Gonzalez Arcelus
  • Idazkaria: Aitzol Urruzola Zubillaga
  • Diruzaina Aintzane De Castro Gil
  • Batzordekide: Mikel Estonba Mintxero

Okil beltza (Dryocopus martius)
Egilea: José Mari Gimón

Okil Beltza

Okil berdea (Picus viridis)
Egilea: José Mari Gimón

Okil Berdea