Burututako jarduerak   Castellano

Okil Beltza behatzeko hurrengo txangoa
Eguna: 2008ko martxoaren 30ean, igandea.
Tokia : Etxalargo eliza.
Ordua: Goizeko 9etan


Etxalargo pagadietara txango bat antolatu dugu penintsula iberiarreko okilik handienaren, Okil beltzaren, zulatze soinuak, eta kantuak entzuteko, eta ahala bada, baita bera ikusteko ere.


Okil beltza, izenak dioen bezala, hegazti beltza da eta buru gaina kolore gorri deigarri batez estalia du. Duela urte gutxirarte, biziraupena oso mehatxatua izan duen hegaztia izan da, baina dirudienez, azken urteotan bere populazioan gorantza bat nabaritzen ari da. Txango honetan, especie honi buruz gauza gehiago ikasteko aukera izango dugu, baita ikusteko aukera izango dugun basoan bizi diren beste hainbat hegaztiei buruz ere.


Txangoa hasteko Etxalarko elizan goizeko 9etan geratu gara, txangora etorri nahi izanez gero honako telefonora deitu dezakezu 630872435 ibilgailuak antolatzeko (gehiengoa Gipuzkoatik mugituko gara).


Norbarak bere janari eta edaria eraman beharko ditu bazkaltzeko,  ibilaldia menditik izango da, beraz erropa eta oinetako aproposak eramatea komeni da. Txangoak ez du inongo zailtasun teknikorik edukiko.


Itsas Enara Ornitologi Elkarteak ez du partehartzaileek izan ditzazketen istripuetaz arduradun


Hegazti urtar negutiarren zenbaketa


2008ko Urtarrilak 13an Itsas Enara Ornitologi Elkarteak hegazti urtar negutiarren zenbaketa antolatuko du.


Ekintza honen helburua Gipuzkoan negua pasatzen duten hegazti urtarrak zenbatzea da, ubarroi eta aliotetatik hasita, kaio, martin arrantzale eta beste hainbat espezietaraino.


Itsas Enara Ornitologi Elkarteko kideak Gipuzkoako kostaldeko puntu ezberdinetan aritzen gara, baita urtegi, ibai eta interes bereziko beste puntu batzuetan ere. Itsas mareen arabera zehaztutako ordu jakin batean denok batera espezie ezberdinen zenbaketari ekiten diogu.


Bat-batekotasun honekin, neguan gure probintzian ditugun hegazti urtarren “argazki” bat lortzen dugu eta honen bitartez urte ezberdinetako datu eta joerak azter ditzazkegu eta baita gerta daitezkeen kalte ekologikoak zenbatu ere.

Cerceta Común

Lan hau Kantauri kosta osoan egiten den lan orokorrago baten barruan dago eta Euskadin I.K.T. ,S.A. arduratzen da antolaketa orokorraz, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailaren bitartez.


Parte hartzeko interesatua baldin bazaude eta inoiz egin ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono zenbakian 630872435 , ez da beharrezkoa hegaztien kontaketan esperientzia edukitzea, ezta hegaztiei buruz asko jakitea ere, gure elkarteko kideren batekin batera aritu bait zaitezke, hurrengo batetarako esperientzia eta praktika hartuaz.

 


Mendi-berdantza (Emberiza cia)
Egilea: Jose Mari Gimón

Mendi-Berdantza