ITSAS ENARA Ornitologi Elkartea
Gaurkotasuna eta Berriak Castellano
Hegaztiei buruzko berriak bildu eta hona ekarri ditugu; Gipuzkoakoekin zerikusia dutenak, bereziki. Zuk ere lagun dezakezu. Emaiguzu jakiten dituzunen berri eta ipiniko dugu hemen (mesedez, saiatu informazioaren iturria adierazten).
Plaiaundiko egoerak kezkatuta, prentsara atera gara SEO/BirdLife, Aranzadi eta Itsas Enara
Itsas Enara Ornitologia Elkarteak SEO/BirdLife eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera gure kezka erakutsi dugu Irungo Udalak Txingudiko Natur Baliabideak Babestu eta Antolatzeko Plan Berezian jasotako konpromisoak betetzen ez dituela eta, eta uste dugu Udalak ez lituzkeela bere ahaleginak Plaiaundin diren kirol-instalakuntzak sendotzera bideratu behar, baizik eta bertatik beste norabait eraman behar lituzkeela, han egiten diren jarduerak Plaiaundiko Parke Ekologikoa natura-gune babestu moduan babestearekin eta kontserbatzearekin bateraezinak baitira.
Irungo Udalaren jarrera negatiboaren aurrean, prentsa-ohar hau kaleratu genuen joan den asteazkenean, hilak 2
Katalogazio berria hainbat hegazti-taxonentzat
Mehatxatutako hainbat hegazti-taxoni katalogazio berria esleitu die Ingurumen Ministerioak maiatzaren 17an EAOn argitaratutako Dekretuaren bidez. Haren arabera, Martina (Uria aalge), Okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos) eta "guirrea", Sai Zuriaren Kanarietako azpiespeziea (Neophron percnopterus) "Galtzeko arriskukotzat" joko dira hemendik aurrera. Miru gorriaren (Milvus milvus) penintsulako populazioa, Eper zuria (Lagopus muta) eta Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus), berriz, "Kalteberen" kategoriara pasa dira. Espezie horiek pairatzen ari diren egoera larriaren adierazgarri nabarmena da egindako aldaketa.
2006ko uztaila - Iturria: Quercus, 245. zk.
Gaztelaniazko izen berria dute zenbait hegaztik
Handbook of the Birds of the World obraren 11. alea argitaratu dela eta -Old World Flycatchers to Old World Warblers, (del Hoyo, Elliott eta Christie, 2006)--, eta horretan oinarrituta ari baitira munduko hegazti guztien gaztelaniazko izenak berraztertzen, aldaketa berrien beste sorta bat iritsi zaigu. Horietak batzuek gure lurretako zenbait espezieri eragin diete. Hemendik aurrera aintzat hartu beharko diren berritasunak ekarri ditugu:
| Izen zientifikoa | Gaztelaniazko lehengo izena | Gaztelaniazko izen BERRIA |
|---|---|---|
| Cettia cetti | Ruiseñor bastardo | Cetia ruiseñor |
| Cisticola juncidis | Buitrón | Cistícola buitrón |
| Hippolais opaca | Zarcero pálido occidental | Zarcero bereber |
| Hippolais polyglotta | Zarcero común | Zarcero políglotta |
2006ko uztaila - Iturria: Handbook of the Birds of the World; volume 11
Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Egilea: Josemi Devesa
