Agenda   Castellano


Gipuzkoan laster egingo diren hainbat jarduera ornitologiko dituzu hemen, Itsas Enarak antolatuak nahiz bestelakoak:


2007ko otsailaren 16, 17 eta 18an: Itsas hegaztien koloreko eraztunen irakurketaren maratoia

GIAM taldeak ekitaldi hau antolatu du koloreko eraztunen irakurketa bultzatzeko eta datu kopuru handiagoak lortzeko era dibertigarri batean. Arauak ezagutzeko eta parte hartzeko Gorka Ociorekin kontaktatu behar da e-mail honetan: gorkaocio@telefonica.net

2007ko otsailaren 4an, igandea: Ulia-La Platara txangoa

Egun honetarako prestatu da ateraldi bat kostaldeko baster honen hegaztiak behatzeko eta gero eta ugariago den erabilera publikoak sortzen dituen arazoak ebaluatzeko. Laster tokia eta ordua konfirmatuko dugu. Parte hartu nahi baduzu kontaktatu Elixabete Zuriarrainekin e-mail honetan: delafere@euskalnet.net.

 

2007ko urtarrilaren 20an, larunbata: Itsas hegaztien zenbaketa (RAM)

Tokia: San Anton Mendia, Getaria

Ordua: 9:00 - 12:00

Proietku interesgarri honen baitan aldi berean egiten den 15. zenbaketa dugu hau. Itsas Enarako kide-talde bat duela urtebetez geroztik ari da jarduera hau gauzatzen Getariako San Anton mendian. Inork parte hartu nahi baldin badu, Pello Izkeaga arduradunarengana jo dezala, e-posta honetan:pelloizkeaga@hotmail.com

2007ko urtarrilaren 14a, igandea: Gipuzkoako Ur-hegazti negutiarren Errolda

Abenduaren 14ean Gipuzkoako lurralde osoan Ur-hegazti negutiarren Errolda egingo dugu. Bisitatuko ditugun lekuak hauek dira: Txingudi, Jaizkibel, Pasaia, Donostia, Orio, Oria Behera, Oria Erdia, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba, Deba Erdia, Deba Goia, Mutriku, Aixola, Urkulu, Troi, Arriaran, Ibaieder, Urdalur, Lareo eta Leitzaran. Ekintza hau aurrera eramateko zenbait kolaboratzaile taldeak osatu dira. Parte hartu nahi baduzu kontaktatu koordinatzailearekin, Gorka Gorospe.

 

2006ko urriaren 7an, larunbata: Itsas hegaztien zenbaketa (RAM)

Tokia: San Anton mendia, Getaria

Ordua: 9:00 - 12:00


Proietku interesgarri honen baitan aldi berean egiten den 12. zenbaketa dugu hau. Itsas Enarako kide-talde bat duela urtebetez geroztik ari da jarduera hau gauzatzen Getariako San Anton mendian. Inork parte hartu nahi baldin badu, Pello Izkeaga arduradunarengana jo dezala, e-posta honetan:pelloizkeaga@hotmail.com


Jarduera hauxe bera Higer lurmuturrean ere (Hondarribia) ari da egiten, SEO-Donostia taldearen eskutik.


2006ko urriaren 8an, igandea: HEGAZTIEN EGUNA

Tokia: Plaiaundiko Parke Ekologikoa (Txingudi, Irun)

Ordua: 10:00 - 14:00


Hegaztien Munduko Eguna ospatzeko hainbat behatoki eta informazio-puntu ipiniko ditugu txoriak ikusteko toki zoragarri honetan.

Interes apurren bat dutenei mundu zirraragarri hau hurbiltzea da gure helburua. Dibulgazio-elementu berri bat aurkezteko profitatuko dugu: hegaztiak ikusten hasi nahi duenarentzako aholkuak eskaintzen dituen diptiko bat. Han agertzea espero dugu.

Mendi-berdantza (Emberiza cia)
Egilea: Jose Mari Gimón

Mendi-Berdantza